Zerbitzu diseinua

Diseinuari esker, zure zerbitzu eta produktuen esperientzia eta balioa eralda ditzakegu, zure erabiltzaileentzako erakargarri, erabilgarri eta desiragarri bihurtzeko, eta errentagarri eta jasangarri, berriz, zure erakundearentzako.

Zerbitzu diseinua susperraldian dagoen arloa da, eta etorkizun bizigarri, jasangarri, teknologiko eta inklusiboagoaren sorrera sustatuko du, pertsonen beharrei aurre eginez.

Gure proiektuak lantzeko Zerbitzu diseinuaren (Service Design) eta Diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) arloko tresnak erabiltzen ditugu, bezeroekin batera sortu eta sormen-prototipoak modu aktiboan erabiliz eta diziplina anitzeko lantaldeetan lan eginez.

Zerbitzu diseinuari esker, erabiltzailearen bidaia eta esperientzia aztertu ditzakegu, zure zerbitzuarekin lotura duten gaietan. Era berean, Diseinu pentsamenduak pertsonen ikuspegia, teknologia eta negozioa barne hartzen dituzten proposamenak ahalbidetzen ditu. Bezero edota erabiltzaileekin batera sortzeak ikuspegi berriak ekartzen ditu eta sormen-prototipoek bizkortu egiten dute ideia berrien ulermena eta ideiak baliozkotzat jo edo baztertzea. Diziplina anitzeko taldeetan lan egiteak prozesuari balioa ematen dio eta erronka orokorrenei heltzen die.

Onurak

  • Behar berriei erantzutea
  • Bezero berriengana heltzea
  • Negozioa egoera berrietara egokitzea
  • Erabiltzailearen esperientzia hobetzea
  • Baliabideak optimizatzea: eraginkortasuna eta efizientzia
diseno-de-servicios