Taldea

Eider eta Irunek osatzen dugu Maraka. Prestakuntza eta lan-esperientzia desberdinak baina osagarriak eta interes eta motibazio partekatuak ditugu. Horregatik elkartu ginen, diseinua aplikatuz erakundeei beren zerbitzu eta produktuak berritzeko lanetan laguntzeko asmoz, modu eraldatzailean eta inguruarekiko modu jasangarrian.

irune-jimenez-maraka

Irune Jiménez
irune@maraka.co
655 738 947

Gaitasun enpatiko handia, ikuspegi estrategikoa eta diziplina anitzei buruzko ezagutza ditu, pertsonen benetako beharrak hautemanez erantzun berritzaileak sortzeko gai da.

2011tik hona, zerbitzu-diseinuan eta sormen estrategikoaren alorrean ari da lanean, honako bezero hauentzat, besteak beste: Pernod-Ricard, Guggenheim Bilbao Museoa, Infojobs, Línea Directa Aseguradora, Hibu-Yell, Telefonica, Getxo eta Barakaldoko udalak.

Industri Ingeniaritza Teknikoan lizentziaduna Mondragon Unibertsitatean, Diseinu, Arte eta Espazio Publikoko masterra Elisavako Unibertsitatean (Bartzelona).

eider-aldape-maraka

Eider Aldape
eider@maraka.co
645 739 384

Ikerketan eta esperimentazioan aritzea du gustoko, bere lanaren oinarria pertsonak entzun, beraiekin enpatizatu eta prozesuetan partaide bihurtzea da, hauen beharrizan, nahi eta motibazioak proposamen berritzaileetan itzuliz.

2011tik hona, diseinuaren arlo ezberdinetan lan egin du, enpresa eta erakunde hauetan, besteak beste: Osakidetza, Fagor Ederlan, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragon Unibertsitatea, Emaus, Orona, etab.

Mondragon Unibertsitatean eta Milango Politeknikoan Diseinuan tituluduna da eta Gizarte berrikuntzan eta Jasangarritasunean espezializatu da Unibersitat Oberta de Catalunya-n.

Talde osagarria

Marakan pertsona eta profil profesional osagarrietaz inguratzen gara.
Diziplina anitzeko taldeetan lan eginez soluzio integralagoak sortzen ditugu. Hauek dira beraietako batzuk:

nerea-marquez

Nerea Marquez Txarramendieta
Diseinu sortzailea eta komunikazio grafikoa

Alex Filiatreau
Ikerketa eta zerbitzuen diseinua, Apitropik -en

amaia-garcia

Amaia Garcia Dosouto
Marketin digital-a. Marketin digital-ean estrategia eta komunikazioa, No te pierdas en las redes-en