ThinkTIC

IKT-en erabilerarako proposamen berritzaileen diseinurako ikerketa, osasun arloan sareko lana hobetzeko

osakidetza-cabecera

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Osakidetza

Non                       Bilbao
Noiz                      2015eko azaroa – 2016ko otsaila
Lankidea              No te Pierdas En las Redes

Kontzeptu klabeak
#research
#health
#futurescenarios
#participatorydesign
#publicservice

 

Abiapuntua

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) IKT-ak erakundearen egunerokotasunean ezartzen aurrerapausoak eman nahi ditu, hurrengo helburua lortzeko: osasun mentaleko zentro eta ospitaleetan gaixoei emandako laguntza eta arreta hobetzea.

ThinkTIC proiektuak bi helburu nagusi ditu, batetik, BOMS-en lanean ari diren pertsonek plataforma digitalen arloan dauzkaten behar eta motibazio garrantzitsuenak identifikatzea, eta bestetik, osasun-arloko profesionalekin eta Berrikuntza eta Sistemak saileko langileekin batera ideiak sortu eta etorkizuneko proposamenak zehaztea.

Proiektuak , honi lotutako gaiaren inguruko joera eta berrikuntzen ikerketa barne hartzen du.

Nola lagundu du diseinuak

ThinkTIC ikerketatik BOMS ekosistemaren ezagutza sakonagoa lortu da, honek erabiltzaileen beharrizanen identifikazioa eta lantzeko aukera berrien aurkikuntza ekarri duelarik.

Joera eta berrikuntzak ezagutzeak etorkizunera bidaiatzeko tresnak ematen dizkigu, kasu honetan, BOMS-en etorkizuneko asistentzia irudikatzeko inspirazioa sortzen laguntzen du.

Osasun eta Berrikuntza eta Sistemak saileko profesionalekin ikerketa burutzeak, sareko elkarlanaren inplementazioan eta IKT-en erabileraren bultzadan hauen inplikazio handiagoa eragiten du.

Marakarekin berehalako konexio eta ulermena izan genuen. Proiektuaren emaitzak askogatik gainditu du gure itxaropena. Erabiltzen duten metodologia berritzaileari eta bere profesionaltasunari esker bide orri bat dugu hurrengo urteetan aurrera egitea ahalbidetuko diguna.
Berrikuntza eta Sistemak Zuzendaritza ordea.

¿Quieres desarrollar un producto o servicio?