Hazi

Praktika artistikoen bidez gizarte komunikaziorako modu berritzaileak aztertu, probatu eta proposatzeko ikerketa

hazi_cabecera

Sormen fabrikak beka, Ikertu modalitatea

Non                   Bilbao
Noiz                  2014ko uztaila – abendua

Kontzeptu klabeak
#research
#trends

#futureliving

Brief

Hazi proiektuaren helburua praktika artistikoek kontsumo arduratsuan eduki dezaketen eragina aztertzea da.

Diseinurako ikerketak bi osagai ditu: batetik, landa-ikerketa (ikerketen, behaketen eta safarien bidez), eta bestetik, esperientzia berritzaileen ikerketa, bereziki kultura eta artearen sektorean, gizarte-komunikazioaren arloan eta diseinu kritikoaren eremuan.

Proiektuan, eskualdeko hainbat eragilek parte hartu dute: udalek, nekazarien elkarteek, jatetxeek, kultur elkarteek eta proiektuaren gaian interesa duten beste pertsona batzuk.

Inguruko eragileekin izandako baterako sorkuntzari esker, baliodun proposamen berritzaileak sortu eta benetako inguruan probatu ahal izan dira.

Proiektua garatu ahala, Hazi, diseinurako ikerketa izatetik Igitie Arratiako Baserritarren elkartearekin eta Maskilu kontserba-fabrikarekin (Zeberio, Bizkaia) batera gauzatutako proposamen esperimentala izatera pasatu zen.

Proiektuaren ikuspegi berri honen emaitza instalazio bat izan da. Instalazio horrek, batetik erabiltzaileen parte-hartze aktiboa sortu eta bestetik egungo kontsumo-ohiturei buruzko gogoeta egitea proposatzen du, eta baita tokiko ekoizpena eta kontsumoaren balioa azpimarratu ere.

Hazi proiektu handiago baten hazi bihurtu da, Arratiako Zentzunek proiektuarena, tokiko kontsumoa eta ekoizpenari buruzko gogoeta egiteko sormenerako gizarte-laborategia.
Arratiko Zentzunek

Emaitzak

39 parte-hartzaile izan ditu
11 esperientzia trukatu dira
Baterako sorkuntza tailer 1 egin da
Instalazio 1 diseinatu eta instalazioaren prototipoa egin da
100 infografia egin dira tokiko ekoizpena identifikatzeko
Webgune 1 diseinatu eta kudeatu da
Proiektu berri 1 abiarazi da

Onurak

Berrikuntza eta sormena txertatu dira orain arte erabiltzen ez zituzten kolektiboetan.

Tokiko ekoizleak ezagutarazi dira eskualdeko egoera sozioekonomikoa hobetzen laguntzeko, bereziki lehen sektoreko ekintzaileen egoera.

Proiektu osoagoa sortu da, eskualdeko eragile gehiago barne hartzen dituena: ikastetxeak, udalak, beste sektore batzuetako eragileak, etab.

¿Quieres desarrollar un producto o servicio?