Bidegin Dima

Gazteria eta lanarekin lotura duten lan ildo berrien diseinurako ikerketa

bidegin-dima-cabecera

Dimako Udala, Bizkaia

Non                   Dima, Bizkaia
Noiz                  iraila – abendua 2014

Kontzeptu klabeak
#userexperience
#inspiration

Abiapuntua

Dimako Udaletik, gazteak eta lanarekin lotutako proiektu bat aurrera eraman nahi da. Iraganeko arrakasta gutxiko esperientziak kontutan izanda eta hobetzeko asmoarekin, udaletik beharrezko ikusten da gazteek lan bilaketa prozesuan duten esperientzia ulertu eta Udal zerbitzuekiko izan ditzaketen beharrizanak eta motibazioak identifikatu eta esperientzia arrakastatsuak ezagutzea.

Ikerketa Udal eragile desberdinen eta herriko pertsona langabetuen parte hartzearekin garatu da.

Nola lagundu du disenuak

Proiektuaren garapenetik ondorengoa ondorioztatzen da: udaleko baliabideak mugatuak izan arren, aukera eremu berriak lantzea posibe eta beharrezkoa dela. Ikerketaren emaitza bost lan ildo zehatzez konposatuta dagoen bide orria da.

Horrez gain, udalerrian langabezian dauden eta Udal zerbitzuen premia izan dezaketen erabiltzaileak identifikatu dira, baita beraien beharrizan errealak ere. Honek, etorkizuneko udalak lana eta herritarren inguruko proiektuen erabaki hartzeak erraztuko ditu. Esperientzia arrakastatsuak ezagutzeak Udala zein herritar parte-hartzaileak egoera hobetzeko lanean jarraitzera motibatzen ditu

¿Quieres desarrollar un producto o servicio?