Formakuntza eta tailerrak

Gure proiektuen garapenean eta diseinu, berrikuntza eta joera berrien arloan, besteak beste, antolatzen diren jardunaldi, hitzaldi eta jaialdietan lortzen dugun esperientziari eta gure etengabeko prestakuntzari esker, gure bezeroen beharrei egokitutako balio berritzaile handiko ikasketa-programak proposatzen ditugu.

Berrikuntzaren kultura egunerokotasunean barneratuz sormen-gaitasunak lortzen dira, eta horiei esker, aldaketekiko jarrera baikorragoa eta erronka berriei aurre egiteko malgutasuna eskuratzen dira.

Gure ustez, etengabeko prestakuntza funtsezkoa da erakunde guztientzako. Horregatik, zure erakundearen beharretara egokitutako programa pertsonalizatuak eskaintzen ditugu. Diseinu-prozesua ezagutu, zein sormen-metodologiak ikasi edo berrikuntzaren kultura erakundean txertatzeko.

Tailerrak eta workshop sortzaileak ere egiten ditugu erabiltzaile eta bezeroekin batera sorkuntza-lanetan aritzeko. Saio hauek talde-lana eta pertsonen ahalduntzea bultzatzen dituzte, egoera erabakigarrietarako ideiak sortu eta soluzioak diseinatzeko eragile aktibo izan daitezen.

Diseinuaren arloak izan ditzakegun erronkei aurre egiten laguntzeko metodologia eta tresna egokiak eskaintzen dizkigu.

Gainera, Marakak unibertsitateko prestakuntza arautuan esperientzia du. Industria Diseinuko graduan eta Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko hainbat ikasgaietan kolaboratzen du, biak Mondragon Unibertsitatean.

Onurak

  • Berrikuntzaren kultura egunerokotasunean txertatzea.
  • Diseinu ahalmenak barneratzea
  • Pertsonetan zentratutako diseinuaren ikuspegia barneratzea
  • Proposamen berritzaileak garatzeko metodologiak ezagutzea