Diseinurako ikerketa

Diseinurako ikerketa zure bezero eta erabiltzaileen bizitza eta esperientziak ezagutzeko tresna estrategikoa da, eta baita proposamen berritzaileak sortzeko nahitaezko inspirazio-iturria ere.

Gure ikerketek bi osagai dituzte: batetik, dokumentu-iturrien ikerketa (desk research) eta bestetik, landa-lana (ikerketa etnografikoa) eta pertsonen parte-hartzea. Dokumentu-iturrien ikerketak ezagutza objektiboak eta informazio kuantitatiboa ematen dizkigu, eta landa-lanak eta pertsonen parte-hartzeak, berriz, benetako pertsonekin harremanetan jartzen gaituzte, eta alderdi kualitatibo osagarria lortzen dugu horrela.

Dokumentu-iturrien ikerketa gauzatzeko internet, argitalpenak, txostenak, bideoak, eskuliburuak, elkarrizketak etab. erabiltzen ditugu.

Landa-lanerako bezeroekin egoten gara: esaten digutena aktiboki entzuten dugu eta nola jarduten duten aztertzen dugu. Elkarbizitza estu honetan, erabiltzaileen ohiturak, lehentasunak, beharrak eta kezkak ezagutzen ditugu.

Pertsonen parte-hartzeari esker, bezero eta erabiltzaileak hobeto ulertzen dira eta horrela beren nahi eta beharrak asetu ditzakegu. Eta era berean, zerbitzu, produktu eta negozioekiko duten leialtasun eta konpromisoari luzaroago eusteko lagungarria da. Parte hartzea bultzatzeko formatu berritzaileak diseinatzen ditugu proiektu bakoitzaren neurrira eta partaidetza mailaren arabera.

Zerbitzu-diseinuaren (Service Design) eta Diseinu-pentsamenduaren (Design Thinking) arloko tresnak erabiltzen ditugu. Honako tresna hauek, besteak beste: Safariak, Shadowing, Elkarrizketak, Murgiltzeak, Behaketa kontzienteak, Joerak, Taldeko Workshop-ak, Mobile Etnography eta beste jarduera disruptibo batzuk.

Marakan zurekin batera zehaztuko ditugu gure ikerketak eta elkarrekin erabakiko dugu erabili behar diren tresnak eta azken dokumentuarentzako formatu egokia (Customer Journey Maps, System Maps, Empathy Maps, Stakeholders Map, Pertsonak, ikerketaren digitalizazioa, infografiak, bideo-dokumentala, aurkezpen-hitzaldia edo beste batzuk). Hala, zure erakundean berrikuntza bultzatuko duen baliodun emaitza ziurtatuko dizugu.

Onurak

  • Bezero/erabiltzaile berriak identifikatzea
  • Behar eta nahi berriak hautematea
  • Aukera-eremuak ezagutzea
  • Inspirazioa lortzea